Elbarrenako jaiak 2016

Dantza eta abestiak karparen babesean

Ataria 2016ko irailaren 9a

Haur karaokea eta Wii dantzarekin hasi dituzte Zizurkilen festen gaurko egitaraua. Euriak ere bertan izan nahi zuen eta karparen babesean aritu dira haurrak dantzan eta kantuan.

Ondorengo ekitaldiak izango dira gaurko egitarauan:

13:00. Erretiratuen jokoak

14:00. Erretirodunen bazkaria, plazan.

Ondoren, Aurelio Saez 'Yerri'-rekin zuzeneko musika dantzagarria.

17:30. Irrien lagunekin, kanta eta dantza ikuskizuna, Aurrera plazan.

22:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.

23:30. Dantzaldia Trakets taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!