Elbarrenako jaiak 2016

Herriko gazteak, mahaiaren bueltan

Ane Urkola 2016ko irailaren 8a

Gazte bazkaria egin dute Elbarrenako jaietan. Arratsaldean, poteoa egingo dute Elektrotxufla elektrotxarangarekin. 

17:30ean, errebal dantzaldi gidatua egingo dute Aurrera plazan; ondoren, buruhandiak eta txokolatada izango dira. 

23:00etan, suzko zezena ibiliko da herrian zehar, eta 23:30ean, Muyayo Rif eta Esne Beltzaren kontzertuak izango dira. 

Honako egitaraua antolatu dute biharko:

Irailak 9, ostirala

11:00. Haur karaokea eta Wii dantza

12:00. Meza nagusia

13:00. Erretiratuen jokoak

14:00. Erretirodunen bazkaria, plazan.

Ondoren, Aurelio Saez 'Yerri'-rekin zuzeneko musika dantzagarria.

17:30. Irrien lagunekin, kanta eta dantza ikuskizuna, Aurrera plazan.

22:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.

23:30. Dantzaldia Trakets taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!