Elbarrenako jaiak 2016

Haurren gozagarri

Ane Urkola 2016ko irailaren 8a

Gazte Eguna da gaur Elbarrenako jaietan. Goizean, puzgarriak eta jokuak izan dira haurrentzat, eta gazte bazkaria izango da eguerdian.

Arratsaldean jarraituko du festak Zizurkilen. Sabelak bete ondoren, kalejira egingo dute Elektrotxufla elektrotxarangarekin. 17:30ean, errebal dantzaldi gidatua egingo dute Aurrera plazan; ondoren, buruhandiak eta txokolatada izango dira. 

23:00etan, suzko zezena ibiliko da herrian zehar, eta 23:30ean, Muyayo Rif eta Esne Beltzaren kontzertuak izango dira. 

Honako egitaraua antolatu dute biharko:

Irailak 9, ostirala

11:00. Haur karaokea eta Wii dantza

12:00. Meza nagusia

13:00. Erretiratuen jokoak

14:00. Erretirodunen bazkaria, plazan.

Ondoren, Aurelio Saez 'Yerri'-rekin zuzeneko musika dantzagarria.

17:30. Irrien lagunekin, kanta eta dantza ikuskizuna, Aurrera plazan.

22:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.

23:30. Dantzaldia Trakets taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!