Elbarrenako jaiak 2016

Elbarrenako jaien egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2016ko abu. 31a, 12:00

Beste behin, jai egitarau mardula osatu dute zizurkildarrek, asteartetik igandera bitarte izango baitira ekimenak. Ikasturtea gogoz hasi aurretik, udako azkenetariko festak izango dira Elbarrena auzokoak.

Irailak 6, asteartea

19:00. Zizurkilgo IX. Kros Mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.

20:00. Barrikotea.

 

Irailak 7, asteazkena

19:00. Danborrada herrikoia Jun da jo txarangak lagunduta.

19:15. Oporretan Euskarazeko begiraleen eskutik, haurrentzako kantu jolasak mozorroturik.
Mozorro gaia: itsasoa (herriko haur guztiek parte hartu ahal izango dute).

20:00. Txupinazoa eta melokotoiaren aurkezpena, Zizurkil Goiko Jai batzordeari omenaldia. Beraiek botako dute txupinazoa Pasuseko balkoitik.

Ondoren, buruhandiak

20:20. Danborrada.

21:30. Herri afaria. Bukatutakoan, txaranga.

02:00. Karaokea

 

Irailak 8, osteguna

GAZTE EGUNA

10:30 Jokulandia, goiz guztian zehar.

14:00. Gazte bazkaria.

Ondoren, Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar.

17:30. Errebal dantzaldi gidatua, Aurrera plazan.

Ondoren, txokolate jatea.

Jarraian, Buruhandiak Joxe Arregi plazan.

23:00. Suzko zezena.

23:30. Kontzertuak: Muyayo Rif eta Esne Beltza.

 

Irailak 9, ostirala

11:00. Haur karaokea eta Wii dantza

12:00. Meza nagusia

13:00. Erretiratuen jokoak

14:00. Erretirodunen bazkaria, plazan.

Ondoren, Aurelio Saez 'Yerri'-rekin zuzeneko musika dantzagarria.

17:30. Irrien lagunekin, kanta eta dantza ikuskizuna, Aurrera plazan.

22:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.

23:30. Dantzaldia Trakets taldearekin.

 

Irailak 10, larunbata

11:00. Sorginaren bila. (Gaia: Sorginak. Haurrek mozorrotu ahal izateko beltzez jantzita etorri behar dute).

14:00. Herri bazkaria.

Jarraian, postre lehiaketa eta bingoa

18:30. Astakiloen showa.

20:00-21:30. Dantzaldia Laket taldearekin

23:30. Laket taldea

Jarraian, Mozorro lehiaketa

Ondoren, DJ Bull.

 

Irailak 11, igandea

08:00. Diana.

11:00. Sardina eta Sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00. Herriko haurren Euskal Dantza ikuskizuna.

16:00. VIII. Joxe Arregi Mus Txapelketa.

16:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.

19:30. Hodei magoa

Jarraian, ogitarteko iluntzea, afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita (Mahaiak eta aulkiak egongo dira).

22:00. Bi Bala bertso musikatuak

23:30. Melokotoi sariak

Jarraian, Melokotoiaren hileta eta lur ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!