Ama Birjin jaiak 2016

Hurrengo Ama Birjinari begira

Iñigo Otaegi

Amaitzear dira Zizurkilgo Ama Birjin jaiak, eta jada zizurkildarrak hurrengo festei begira daude. Baina, azken eguna gogotik disfrutatu dute herritarrek; besteak beste, zirko tailerra eta idi proba izan dira.

Nahiz jaien hondarrak izan, haur eta gazteek izan dute zertaz gozatu. Goizean, herri kirol erakustaldia izan da; ondoren, herriko jubilatuak bazkaltzeko bildu dira. 16:30ean, zirko tailerra izan dute gaztetxoek, eta hainbat eratako ariketak praktikatu dituzte. 18:00etan, idi-proba izan da, eta jende andana bertaratu da.

Iluntzean, herritarrak mozorrotu egingo dira, eta mozorro onenei sariak banatuko zaizkie. Festak behar bezala amaitzeko, oilasko afaria izango da; jarraian, Trakets musika taldeak bere doinuak plazaratuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!