Ama Birjin jaiak 2016

Herritarren arteko lehia, giro onean

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 15a

Herritarren arteko herri kirolak izan dituzte arratsaldean Zizurkil Goian, eta gauean bertso saioa izango da.

Ama Birjinaren eguna ospatzen ari dira Zizurkilen. 12:00etan, meza nagusia izan da, eta ondoren umeen pilota partidak jokatu dituzte zimiterioan. Xabi Lasak irabazi dio Ander Perurenari, 22-11. 13:00etan, Zizurkilgo plazako zuhaitz berriaren proposamenen bozketa izan da.

Arratsaldean, herritarren arteko herri kirolak jokatu dituzte. Ondoren, sagardo dastaketa izan da plazan, eta Zizurkilgo hainbat belaunalditako trikitilariak arduratu dira giroa alaitzeaz.

Gauean, berriz, bertso saioa izango da: Unai Mendizabal zizurkildarraz gain, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Amets Arzallusek kantatu beharko diete Igotz Alkortak jarritako gaiei. Gaua amaitzeko, Obaneuke taldea izango da oholtz gainean.

Bihar, Ama Birjin Bigarren eguna

Ama Birjina santu maitea dute Zizurkilen, eta bi aldiz ospatzen dute. Bihar, Ama Birjin Bigarren eguna izango da, eta honako egitaraua antolatu dute:

 

ABUZTUAK 16, ASTEARTEA

AMA BIRJIN BIGARREN EGUNA

12:30.  Herri Kirolen erakustaldia. Harri jasotzen: Estitxu Almandoz. Aizkoran, Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta Mikel Larrañagaren aurka.

14:00. Erretirodunen eta herri kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.

16:30. Zirku tailerra haurrentzat.

18:00. Idi-probak, Plazaberrin.

Ondoren. Mozorro Gaua:  gai librea.

21:00. Oilasko afaria.

Segidan. Trakets taldearekin gau pasa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!