Ama Birjin jaiak 2016

Herriko gaztetxoek korrika hasi dute eguna

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 13a

Ama Birjinetako bigarren eguna korrika hasi dute Zizurkilen. Umeen eguna ari dira ospatzen gaurkoan eta lasterketa bikainak ikusteko aukera izan da. 

Egunean zehar festan jarraitzeko aukera izango da. Bazkari herrikoia izango da haurrentzat eta ondoren, puzgarriak, kart pista eta jolasak. Helduenek berriz, XXVII. Mus txapelketa ospatuko dute arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gauean kontzertuen txanda izango da, Enkore eta Skasti ariko dira taula gainean eta goizaldean Izerdi Gorriaren txanda izango da.

Egitaraua:

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

UMEEN EGUNA

11:45. Kroserako izen-ematea.

12:00. Krosa.

12:30. Buruhandiak, eta ondoren, jolasak.

14:00. Bazkaria herriko umeentzat.

15:30-19:30. Puzgarriak, kart pista, eta jolasak.

16:00. XXVII. Mus Txapelketa.

23:00. Kontzertuak: Enkore eta Skasti. Goizaldean. Izerdi Gorriak musika taldea.

 

ABUZTUAK 14, iGANDEA

11:30. Arraza Libreko II. Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa Lartingo zelaian.

17:30. Zizurkilgo XII.Trikiti Txapelketa.

Ondoren. Erraldoi eta buruhandien konpartsen arteko topaketa, herriko kaleetan.

22:30.  Zimiterioko XIV. pilota txapelketa finalak.

Gauerdian, Tximeleta taldearekin erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!