Ama Birjin jaiak 2016

Tradizioari men eginez, oilaskoak bildu eta festara

Ataria 2016ko abuztuaren 12a

Hasi dira festan Zizurkilen. Goizean, herrian zehar ibili dira baserriz baserri oilaskoak jasotzen eta eguerdian lehertu da txupina. Ondoren, herriko gazteek dantza egin dute Zizurkil goiko plazan.

06:30ean hasi da zalaparta Zizurkil goran, urtero lez, oilaskoak bildu baitituzte herriko gazteak. 13:30ean, jaiei hasiera ofiziala eman dien suziria bota dute; ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia egin dute, usadioari jarraituz. 18:00etan, magiari tartea zabalduko zaio, eta Eriz magoak emanaldia eskainiko du. 21:00etan, herri afaria izango da herriko plazan; gauerdian, Zesuma musika taldea ariko da giroa alaitzen.

 

Bihar, Umeen Eguna

Biharko eguna haurrentzat zuzendua izango da. Hamaika ekimenez gozatzeko parada izango dute herriko gaztetxoek. Honakoegitaraua izango da.

 

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

UMEEN EGUNA

11:45. Kroserako izen-ematea.

12:00. Krosa.

12:30. Buruhandiak, eta ondoren, jolasak.

14:00. Bazkaria herriko umeentzat.

15:30-19:30. Puzgarriak, kart pista, eta jolasak.

16:00. XXVII. Mus Txapelketa.

23:00. Kontzertuak: Enkore eta Skasti. Goizaldean. Izerdi Gorriak musika taldea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!