Ama Birjin jaiak 2016

Ama Birijinak ekintzaz josita

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 9a, 11:15

Abuztuaren 12tik 16ra bitarte ekitaldi ugari izango da Zizurkilen. Izango dute, beraz, zertaz gozatu herritarrek, sei egunetan zehar.

Egitarauan zuriune gutxi izateaz gain, mota guztietako ekitaldiez osatuta dago programazioa. Txupinaren aurretik, betiko legez, oilaskoak bilduko dituzte zizurkildar gazteek, goizeko 06:30ean hasita. Atseden hartzeko tarterik apenas izango dute, arratsaldez dantzaldia egin beharko dutelako, usadioari men eginez. Herri-afaria izango dute gero, gauerako indarrak pilatzeko.

Haurrek ere jai giroaren aparraz disfrutatuko dute, larunbatean, krosa eta puzgarriekin. Astea amaitzeko, Arraza Libreko II. Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa jokatuko da, Lartingo berdegunean.  Arratsaldean, aldiz, Anjel Usabiaga Malli herritar ohiaren omenez, Zimiterioko XIV. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira.
Ama Birjin egunean, hitzordu garrantzitsuenak, 18:00etan hasiko diren herritarren arteko herri kirolak, eta 23:00etako bertso jaialdia izango dira. Asteartean, kirolari entzutetsuak ariko dira herri kiroletan, eta Mozorro Gauaren osteko oilasko afariarekin agurtuko dituzte zizurkildarrek, aurtengo jaiak.

Itxuraldatzearen xarma

Zita berezia ari da bilakatzen astearteko Mozorro Gaua, Zizurkilen. Herritarrek, nahi duten estiloko mozorroa eramango dute soinean, ez baita gai zehatzik eskatzen. Hori gutxi ez eta, sariak banatuko dira: bata taldekakoa, hamar lagunentzako afaria; eta bestea bakarkakoa, bi lagunentzako afaria.

 

AMA BIRJINAK 2016

ABUZTUAK 12, OSTIRALA

06:30.  Herriko baserrietan zehar oilasko biltzea.

13:30. Jaiei hasiera emateko suziriak, ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia. 18:00. Eriz magoaren emanaldia.

21:00. Herri afaria, plazan.

Gauerdian, Zesuma musika taldea.


ABUZTUAK 13, LARUNBATA

UMEEN EGUNA

11:45. Kroserako izen-ematea.

12:00. Krosa.

12:30. Buruhandiak, eta ondoren, jolasak.

14:00. Bazkaria herriko umeentzat.

15:30-19:30. Puzgarriak, kart pista, eta jolasak.

16:00. XXVII. Mus Txapelketa.

23:00. Kontzertuak: Enkore eta Skasti. Goizaldean. Izerdi Gorriak musika taldea.

 

ABUZTUAK 14, iGANDEA

11:30. Arraza Libreko II. Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa Lartingo zelaian.

17:30. Zizurkilgo XII.Trikiti Txapelketa.

Ondoren. Erraldoi eta buruhandien konpartsen arteko topaketa, herriko kaleetan.

22:30.  Zimiterioko XIV. pilota txapelketa finalak.

Gauerdian, Tximeleta taldearekin erromeria.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

AMA BIRJIN EGUNA

12:00. Meza nagusia.

Ondoren.  Umeen pilota partidak zimiterioan.

13:00. Zizurkilgo plazako zuhaitz berria: proposamenen erakusketa bozketa.

18:00. Herritarren arteko herri kirolak.

Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Zizurkilgo belaunaldi ezberdinetako trikitilariek alaituta.

23:00. Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren. Obaneuke taldea.



ABUZTUAK 16, ASTEARTEA

AMA BIRJIN BIGARREN EGUNA

12:30.  Herri Kirolen erakustaldia. Harri jasotzen: Estitxu Almandoz. Aizkoran, Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta Mikel Larrañagaren aurka.

14:00. Erretirodunen eta herri kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.

16:30. Zirku tailerra haurrentzat.

18:00. Idi-probak, Plazaberrin.

Ondoren. Mozorro Gaua:  gai librea.

21:00. Oilasko afaria.

Segidan. Trakets taldearekin gau pasa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!