Beste mundurako bidaia, harrian zizelkatuta

Jon Miranda Labaien 2016ko uzt. 8a, 12:08

Hildakoen oroigarri gisa, hilarrien aitzindariak zutarri antropomorfoak izan daitezke. Burdin Aroko menhirrak, esate baterako. Balio hori agerian geratzen da, euskaraz hilarria izendatzeko dauden hitzei erreparatuta: gizonagurutze-buru-beltzaharri gizonahilargi... Hildakoaren arima bizirik dirauela agerian jarri nahi izatea izan daiteke oroitarri hauen mezu sinbolikoa.

Geografikoki oso hedadura zabala dute Ekialde Erdian, Europan, Terranovan, eta ez dira, euskal jatorrikoak soilik. Hori bai, gisa honetako monumentuen kontzentrazio handia aurki daiteke Euskal Herrian.

Zaila da hilarriok noiztik datozen jakitea baina gehienak Erdi Arokoak direla esan daiteke. XIII. eta XIV. mendeetan ehorzketak eliza barruan egiten hasi eta harresizko hiriak eraikitzen hasi zirenean, erabilpena gutxitu egin zen.

Euskal Herrian Iparraldean eta Nafarroako ipar-ekialdean aurki daitezke hilarririk gehienak. Donostiako San Telmo museoak 75 hilarri dauzka bilduta eta horietako gehienak nafarrak dira.

Sinbolo pagano eta kristauekin osatu izan dira disko itxurako hilarriak eta arte herrikoiaren zati esanguratsua dira.

Erlazionatuak

Urkamendi hilarria, ikusgai

Jon Miranda Labaien 2016 uzt 08 Zizurkil

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!