Elbarrenako festa batzordeak Blusen Eguna antolatu du

Ataria 2016ko uztailaren 6a

Larunbatean egingo dute jai giroan murgiltzeko eguna. 11:30ean sagardo dastaketa izango da Joxe Arregi plazan. 14:30ean, blusen bazkaria izango da plazan eta 18:00etan gurpil poteoa eta jolasak izango dira auzoz auzo. 20:00etatik 21:30ra plaza talde batek erromeriaren lehen emanaldia eskainiko du eta afalostean, 23:00etatik aurrera, bigarren saioa eskainiko dute egunari amaiera emateko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!