Zizurkilgo Udalak zerbitzu honen aldeko apustua egin eta aurten, lehen aldiz, ez du ume kopuruan mugarik jarri. Izena eman duten guztiak onartu dituzte. Herriko 10 begirale ariko dira umeekin lanean uztailaren 22ra bitartean. Irteerak antolatu dituzte, Asteasuko igerilekura, Aiako Pagoetara edo PasaiakoAlbaolara. Eta bihar, adibidez, San Fermin Eguna ospatuko dute 4 -12 urte bitarteko umeek.