Kirol ikuskizunen eguna, gaur Zizurkilen

Asier Imaz 2016ko ekainaren 25a

Hainbat kirol ekitaldi ospatu dituzte gaur, herriko eta inguruko kirolarien laguntzarekin.

Gaurko egitaraua:

Herniora joan etorria, Iñaki Urkola Xalduak.

Pilotari neskak palaz binaka: Itxaso Erasun eta Janire San Sebastian, Maitane Aburuza eta Leire Perurenaren aurka.

Pilotari mutilak eskuz binaka: Aritz Ezeiza eta Jon Erasun, Peru Labaka eta Jokin Arregiren aurka.

Trontzan: Irantzu Urkola eta Igor Esnaola, Alatzne Etxaburua eta Xanti Aizpurua.

Lasto Altxatzen: Peio Argaia Tximel eta Lander Otermin.

Aizkoran: Iñaki Urkola Xaldu eta Alatzne Etxaburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!