Errausketaren aurka kultur ekitaldia egingo dute

Ataria 2016ko ekainaren 14a

LUR-etik, -era, -erako izeneko ekimena gauzatuko du Errausketaren Aurkako Aiztondoko plataformak larunbatean.

Bertsolariak, umorea, murala, musika, sabel dantza, antzerkia, ikuskizuna, Bukalai dantza taldea, poesia musikatua, Lorratzak taldea eta Loatzo Musika Eskolako kideak ariko dira. 17:00etatik 19:00etara birziklapen tailerrak egingo dira Joxe Arregi plazan eta ondoren egingo da kultur ekitaldia.

Gaiari lotutako mural bat ere egingo da, egun horren lekuko gisa geratzeko, eta herritarrei gogorarazteko zenbateko garrantzia duen lurra zaintzeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!