Artista liburuak nola egin erakutsi du Maria Altunak

Ataria 2016ko ekainaren 3a

Bi eguneko tailer praktikoa eskaini du Maria Altuna zizurkildarrak herrian. 15 lagunek eman dute izena eta artista liburu bat nola egin ikasi dute.

Atxulondo kultur etxean eta Joxe Arregi plazan burutu du tailerra bi egunetan. Birziklatutako materiala erabili dute ikasleek euren artista liburua egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!