Ekainaren 19an Zizurkilen egingo dute Truke Azoka

Ataria 2016ko maiatzaren 27a

Aiztondoko Denbora Bankuko kideek antolatu dute Truke Azoka eta Zizurkil Goian egingo da aurten, ekainaren 19an.

”Ekarri behar ez duzuna eta eraman behar duzuna” lelopean, objektu, denbora eta gaitasun trukea gauzatuko da azokan, goizeko 10:30tik 14:00era. Denbora Bankuaren inguruko informazioa ere emango dute.

Trukeaz gain, beste ekintza batzuk egingo dituzte. 10:30tik 12:00etara jostungintza –konponketa errazak–, “gure baitan” eta ingeleseko mintza praktika tailerrak izango dira besteak beste. 12:00etarako solasaldia antolatu dute, “Ekonomia solidario, ekologiko eta feminista” izenburuarekin. 14:00etan bukatzeko truke-bazkaria antolatu dute. Norberak eraman dezake janaria eta edaria eta elkarrekin trukatu, dastatu eta gozatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!