Artista liburu tailer praktikoa, ekainaren 3an eta 4an

Ataria 2016ko maiatzaren 23a

Maria Altuna artista zizurkildarrak eskainiko du Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian. Ekainaren 1a baino lehenago eman beharko da izena Zizurkilgo udal bulegoetan.

Inoiz pentsatu al duzu zure liburu propio bat egitea? Artista liburu bat? Orain duzu aukera!

Lelo horrekin aurkeztu dute ekainaren 3an, 17:30tik 19:00etara bitartean eta ekainaren 4an 10:00etatik 13:00etara egingo duten tailerra. Lehen egunean, materiala birziklatuekin enkuadernazio artistiko ezberdinak landuko dira. Bigarren egunean koadernoetan interbentzio plastikoak egingo dira Maria Altuna bidelagun izanik.

Lanketa binaka egingo da eta 12 urte baino gutxiago dutenek heldu batekin lagunduta parte hartu beharko dute tailerrean. Doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!