Teodoro Hernandorena XIV. Ipuin lehiaketako liburuxka kaleratu dute

Ataria 2016ko maiatzaren 14a

Plazida Otaño liburutegian egindako aurkezpen ekitaldian, herriko bi gazteren ipuinak kontatu zituen Iraitz Lizarraga kontalariak. 6 eta 8 urte artekoen bigarren saria eskuratu zuen Samara Rodriguez zizurkildarrak Bi anai-arrebak eta mamuak ipuinarekin eta lehen saria, 9 eta 11 urte artekoetan, Mikel Rebollo herritarrak, Birizirk gaude lanarekin.

Abenduaren 18an izan zen sari banaketa ekitaldia eta saritutako ipuin guztiekin liburuxka atera du, orain, Zizurkilgo Udalak.

Honako hauek dira, mailaz maila, 2015eko lehiaketako saridunak:

A MAILA (6-8 urte)

1. saria: NAIRAREN EGUNIK ZORIONTSUENA, Uxue Velazquezena.

2. saria: BI ANAI-ARREBAK ETA MAMUAK, Samara Rodriguezena.

Aipamen berezia: IZARRETARA NOA, Aimar Olazabalena.

B MAILA (9-11 urte)

1. saria: BIZIRIK GAUDE, Mikel Rebollorena.

2. saria: SUGARRA OINETAN, Aitziber Zubeldiarena.

Aipamen berezia: AUTOBUS MIRESGARRIA, Ane Perezena.

C MAILA (12-13 urte)

1. saria: MIKEL ETA IPUINETAKO EZPATA, Beñat Usandizaga Nieverena.

2. saria: ILARGIRA, Alexander San Sebastianena.

D MAILA (14-16 urte)

1. saria: ORTZIMUGEN ARTEKO BEGIRADA, Irantzu Zubeldia Olasagastirena.

2. saria: MAITASUNAREN PRESOAK, Sara Iriarte Lasarena.

E MAILA (17 urtetik gorakoak)

1. saria: 27 ORDU, Oihana Beraza Aldalurrena.

2. saria: DIRENIK EZ DA SINETSI BEHAR, EZ DIRELA EZ DA ESAN BEHAR, Maider Garin Bakerorena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!