TOLOSALDEKO ATARIA komunikazio proiektua sustatu eta indartzeko konpromisoa hartu du Zizurkilgo Udalak, aurretik eskualdeko beste hogeita batek egin duten bezala. Eskualdeko udalek hartu duten konpromiso honek garrantzi izugarria du proiektu honen etorkizunerako.
Eskualdeko euskarazko komunikazio proiektua babestu eta hobetzeko borondatea agertu du Luengok eta datozen urteetarako egitasmoaren berri eman dute Tolosaldeko Komunikazio Taldeko arduradunek.