Aldi baterako liburuzain laguntzaile bila dabiltza Plazida Otaño liburutegirako

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 11

Apirilaren 21era arteko epea dago deialdian izena emateko. Interesatuek eskaera Zizurkilgo Udalaren Aurrera plazako udal bulegoetan egin beharko dute.

Zizurkilgo Joxe Arregi plazan kokatuta dagoen Aiztondo bailarako Plazida Otaño liburutegiak apirilaren 23an irekiko ditu ateak. Hori dela eta, aldi baterako liburuzain laguntzailea kontratatu nahi du Zizurkilgo Udalak.

Honako hauek dira izangaiek bete beharko dituzten baldintzak:

- Lanak egiteko funtzio-gaitasuna izatea.

- 16 urte beterik izatea eta nahitaez erretiratzeko adinera iritsi gabe egotea

- Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazio, organo konstituzional edo Autonomia Erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik

- Titulazio akademikoa: Batxilergoa, 2. mailako Lanbide Heziketa edo parekoa den titulazio-maila izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea (atzerriko tituluen kasuan, homologazio-egiaztagiria beharko dute)

- 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea

- Absysneten formazio ofiziala egina duela edota programaren ezagutza egiaztatzea, dagokion dokumentua aurkeztuz

- Liburutegi batean gutxienez 6 hilabetez lan egin izana

Aldi baterako kontratua izango da, lanaldi murriztukoa. Lan poltsaren deialdiaren ebazpena atera arte iraungo du, eta, gehienez, 2016ko abenduaren 31ra arte.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!