Bihar hasiko dira Andoain eta Zizurkil arteko errepidea konpontzeko lanak

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du bihartik aurrera hasiko direla, GI 3610 errepidea, Andoain eta Zizurkil artekoa konpontzen. Pare bat asteko lanak izatea aurreikusten dute. 

Egunez egingo dituzte lanak, goizeko 08:00etaik iluntzeko 19:00etara, eta honek "trafikoan arazo handiak" sortuko dituela ohartarazi du Joxe Mari Luengo alkateak: "Zubimusu zubia itxita dagoenez arazoak eragingo ditu, baina ezin dugu gehiago itxaron eta udaletik presa sartu diegu".

Errepideko lurzoruaz gain, abiadura murrizteko neurriak ere aztertzekotan geratu da Aldundia. "Horiek izan dira Bulandegiko bizilagunen bi eskaera nagusiak eta urgenteenak", azaldu du alkateak. Udalak "pazientzia" eskatu die herritarrei, ezinbesteko lanak direlakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!