Txepetxak V. Gazte eguna ospatu du gaur

Ataria 2016ko martxoaren 19a

Jolasean hasi dute Zizurkilgo gazteek euren eguna. Irati eta Unai, Txepetxa gazte asanbladako kideak dira eta egunaren nondik norakoaz aritu zaizkigu.

Intxaur frontoian bildu dira eta taldeetan banatu. Pilotan, zaku karreran eta beste hainbat jokotan ibili ondoren Iriartetik jaitsi dute txepetxa, bertso eta trikiti doinuen artean. 

Gazte bazkaria egin dute ondoren zimiterioan eta 70 gazte inguru batu dira. Arratsaldez, txerrikume harrapaketa eta bost urteotako argazki eta bideoen emanaldia egingo dituzte. Gauean afaria eta kontzertuak izango dira.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!