Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: familiako kideen nortasun-agiriaren fotokopiak eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia, errolda eta elkarbizitza ziurtagiria, titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria eta 2015eko zergaren ordainagiriaren fotokopia.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, udal bulegoetan edo 943-69 10 12 telefono zenbakian eskuratu ahal izango da.