Doluari buruzko hitzadi irekia Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan

Ataria 2016ko urtarrilaren 27a

Ostegun honetan, hilaren 28an, Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan, 18.00etan eskainiko du hitzaldia Naroa Martinezek

Naroa Martínez Suarez hezitzaile eta psikopedagogoak doluari buruzko hitzaldia emango du ostegun honetan, hilaren 28an. Hitzordua Zubimusu Ikastolan izango da, Zizurkilgo zentroan, arratsaldeko 18:00etan. Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia eta doakoa eta publikoarentzat irekia izango da.

Haurrak eta heriotza. Nola hitz egin? izenburupean, hizlariak doluaren prozesua izango du hizpide eta haurrei heriotzari buruz nola hitz egin azalduko du, horretarako jarraibideak emanez. Adituen aburuz, heriotza ezberdin bizitzen da haurtzaroan eta garrantzitsua da haurrak dolu prozesuetarako prestatuak egotea, helduok sarritan lasaitu ordez nahasmena sortzen baitiegu heriotzaz jardutean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!