Jokin Alberdi zizurkildarra Espainiakoan txapeldun

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 11

Argazkian, Jokin Alberdi Torrelavegako helmugara sartzen, besoekin garaipena ospatuz. Argazkia: twitter.com/Ciclismo_VAVEL

Torrelavegan jokatu lasterketan nagusitu zen zizurkildarra, junior mailan, igandean.

Gipuzkoakoa, Euskadikoa eta igandean, Espainiakoa. Txapelketa guztiak irabazi ditu Jokin Alberdi zizurkildarrak. Azken hau, 2014an kadeteetan irabazi zuen. 2015ean juniorrekin aritzea tokatu zitzaion, eta jubenilen mailan lehen urtea izanagatik, berriro irabazi zuen Espainiako Txapelketa. Igandean Torrelavegan berriro juniorrekin atera zen Alberdi, eta hirugarren urtez jarraian, podiumaren gorenera igo zen.

Irteera hartu orduko aurreratu zen Jokin Alberdi Torrelavegako lasterketan. «Iazko zirkuituaren oso antzekoa zen, eta ahalik eta akats gutxien egitea zen gakoa. Hasieratik lekua ondo hartu dut, eta gero, ondo joan naiz», zion zizurkildarrak lasterketa amaitu ostean.

Aurten prestakuntza desberdina egin du Alberdik, eta horri esker, abendura eta urtarrilera sasoi betean iritsi da. Orain, Munduko Kopako bi lasterketa ditu aurretik. Ondoren etorriko da Munduko Txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!