Ipuin onenak saritu dituzte Teodoro Hernandorena XIV. lehiaketan

Jon Miranda Labaien 2015eko abenduaren 19a

Teodoro Hernandorena, Donibane Lohitzunen hil zen duela 21 urte. Bere omenez, ipuin lehiaketa egiten dute bere sorterrian, Zizurkilen. Atzo banatu zituzten XIV. edizioko sariak Liburuaren Asteko ekitaldiekin amaitzeko

Teodoro Hernandorenaren bizitzaren zenbait xehetasun eman zituzten sari banaketa ekitaldiaren hasieran eta ondoren eman zituzten sariak jakitera, mailaz maila.

A maila

Lehen saria: Uxue Velazquez (8 urte, Villabona), Naiararen egunik zoriontsuena lanarekin.

Bigarren saria: Samara Rodriguez (8 urte, Zizurkil), Bi anai-arrebak eta mamuak lanarekin.

Aipamen berezia: Aimar Olazabal (8 urte, Villabona), Izarretara noa lanarekin.

B maila

Lehen saria: Mikel Rebollo (10 urte, Zizurkil), Bizirik gaude lanarekin.

Bigarren saria: Aitziber Zubeldia (10 urte, Andoain), Sugarra oinetan lanarekin.

Aipamen berezia: Ane Perez (11 urte, Andoain), Autobus miresgarria lanarekin.

C maila

Lehen saria: Beñat Usandizaga (12 urte, Villabona), Mikel eta ipuinetako ezpata lanarekin.

Bigarren saria: Alexander San Sebastian (12 urte, Villabona), Ilargira lanarekin.

D maila

Lehen saria: Irantzu Zubeldia (15 urte, Andoain), Ortzimugen arteko begirada lanarkein

Bigarren saria: Sara Iriarte (14 urte, Villabona), Maitasunaren presoak lanarekin

E maia

Lehen saria: Oihana Beraza (39 urte, Zizurkil), 27 ordu lanarekin.

Bigarren saria: Maider Garin (21 urte, Zizurkil), Direnik ez da sinetsi behar, ez direla ez da esan behar lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!