Hamabi orduz kiroletan blai

Maier Ugartemendia 2015ko abe. 12a, 16:19

Kirol astean barneratuta dabiltza zizurkildarrak, eta gaur, larunbata izanik, Hamabi orduz kirolean Zizurkilen ekimena ospatzen ari dira

Ostegunean ekin zieten kirolari lotutako ekimen ezberdinei 100 eguneko erronka ekimenaren aurkezpenarekin, eta atzo, ostirala, kirolariekin mahai-inguru bat ere egin zuten.

Larunbatari, berriz, haurrentzako antolatutako kirol jokoekin ekin diete eta ondoren, Halterofiliako Eguberrietako Torneoa jokatu da Intxaur pilotalekuan. Bertan izan dira Danok Danena Halterofilia Taldeko kideak, eta hainbat marka berri ere ezarri dituzte.

Hala ere, oraindik egunak zita garrantzitsuak ditu aurretik, Urrezko Aizkolarien Kopa eta Harri-jasotze Txapelketako finalerdiak jokatuko baitira iluntzean, eta gauean, berriz, gau krossa izango dute haur eta helduek. Bihar, Zizurkilgo V. Pilota Txapelketako finalak ere jokatuko dira. Edonola ere jarraian egitaraua osorik:

Kirol Astearen egitaraua


Abenduak 12, larunbata
Hamabi orduz kirolean Zizurkilen
10:00. Haurrentzat kirol eta jokoak Intxaur frontoian, eta, ondoren, hamaiketakoa eta opari banaketa egingo da.
12:00. Halterofiliako Eguberrietako Torneoa, Intxaur frontoian.
20:00. Urrezko Aizkolarien Kopa eta Urrezko Harri-jasotze Txapelketako final erdiak.
22:00. Haurren Gau Krosa. Izen ematea 21:00etatik aurrera, Joxe Arregi plazan.
22:30. XIX. Gau Krosa. Izena www.herrikrossa.com helbidean egin daiteke, 3 euro ordainduz, edo egunean bertan, 21:00etatik aurrera, 5 euro ordainduz.

Abenduak 13, igandea
10:00. Zizurkilgo V. Pilota Txapelketako finalak, Ziotza pilota eskolak antolatuta, Intxaur frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!