Zizurkilgo Binakako Pilota Txapelketa azken 15 egunetan sartuko da

Asier Imaz 2015eko azaroaren 25a

Zizurkilgo pilota txapelketaren V.en edizioa azken txanpan sartu da. Igande honetan bost partida jokatuko dira Intxaur pilotalekuan, 09:30ean hasita.

Lehen partida, infantilen finalerdiei dagokiena izango da: Egiguren-Labaka azpeitiarrek, Egiguren-Elosegi herritarren aurka jokatuko dute. Ondorengo lau partidak final laurdenetakoak izango dira: alebinen eta infatilen mailakoak.

Igandean, eskualdeko lau pilotari ikusteko aukera egongo da Zizurkilen. Jaialdiko bigarren partidan, alebinetan, Lanzeta-Agirre asteasuarrek jokatuko dute, Sasiain-Eizagirre sestoarren aurka. Azken partidan, aldiz, Esteban-Zubeldia bikote altzotarrak jokatuko du, infantiletan, Urretxuko Izagirre-Garciaren aurka.
Txapelketaren hurrengo jardunaldia abenduaren 6an izango da, ostiralez. Asteburu luzea izaki, abenduaren 8an ere txapelketako partidak jokatuko dituzte Intxaur pilotalekuan. Finalera begira, kontuak eta bikoteak argi geratuko dira. Ondorioz, Eskuz Binakako Zizurkilgo V. Txapelketaren finalak abenduaren 13an jokatuko dira, igandez, Zizurkil Goian, lau mailatan. Hau da, benjaminen, alebinen, infantilen eta kadeteen mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!