Abeletxe eraldatua, zabalik

Ataria 2015eko azaroaren 6a

Abeletxe jatetxea zenak bere ateak berriro ireki ditu, baina kontzeptua guztiz aldatu du. Atzo egin zuten inaugurazioa.

Orain, ekitaldietara zuzendutako gune bihurtu da bakarrik Zizurkilen dagoen jatetxea. Negozio eredu berriaren helburua luxuzko espazio bat eta maila goreneko zerbitzua ematea da; ezkontza, familia ospakizunak eta enpresa ekitaldiei zuzendua. Abeletxe guztiz eraberritu dute zerbitzu horiek emateko. Edurne Pasabanek hartuko du Abeletxe berriaren gidaritza.

Atzokoan, besteak beste, Ainhoa Arteta izan zen bertan, eta ezkontzako soinekoen desfileaz gozatu ahal izan zuten bertaratuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!