Asanbladaren helburua, hausnarketa, eztabaida eta autokritika bultzatzea dira. Feminismoa definitu eta hainbat galderei erantzungo diete: nola ulertzen dugu feminismoa? Zizurkil feminista da? Izan beharko luke?
Bestalde, azken hilabeteotako gertakarien inguruko azterketa ere egingo dute. Aizan talde feministak herritarrak gonbidatu ditu asanbladara.