Azaroa goxatzeko, hamaika aukera Zizurkilen

Ataria 2015eko azaroaren 4a

Musika, festa edo janaz gozatzeko aukera izango da.

Bigarren eskuko azoka, azaroak 8

9:00etatik 14:00etara bitartean egongo da postuak ikusteko aukera. Edonork har dezake parte azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, 619203058 telefono-zenbakian. Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo da.

Argazki erakusketa, azaroaren 13tik 15era

Zentroko 50. urteurrenaren inguruko argazki erakusketa izango da Iriarte Kultur Etxean, Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Festa Batzordeak antolatuta.

Gaztain jana, azaroak 14

Afaria egingo da zentroan eta sua eta danbolina Pedro Mari Otaño plazan.

San Millan Eguna, azaroak 15

11:00etan meza egingo dute, eta ondoren trikitixa emanaldia izango da. 14:00etan bazkaria egingo da Plaza Etxeberri jatetxean.

Ipuin Lehiaketa

Teodoro Hernandorena XIV. Ipuin Lehiaketa martxan da Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrentzat. Azaroaren 20ko eguerdiko 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira lanak Zizurkilgo Udal Bulegoetan.

Xexili Eguna, azaroak 20

Loatzo Musika Eskolako ikasleek kalejira eskainiko dute Zizurkil goiko kaleetan zehar, 17:30etik aurrera. 18:00etan, berriz, txokolatea banatuko da musikarien artean eta instrumentuen kontzertua eskainiko dute Zimiterioan.

Tourreko lehen euskaldunari omenaldia, azaroak 27

Urkamendi Elkarteak urtero omenaldia egin izan ohi dio Frantziako Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari. Aurten, Jonathan Castroviejo izango da omendua. 21:00etan elkartuko dira.

Gaztezuloko hilabeteko egutegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!