Jabekuntza Eskola jarri nahi dute martxan Zizurkilen

Ataria 2015eko azaroaren 2a

Ostiraletan 10:00etatik 12:00etara bilduko da taldea. Izen emateak udal bulegoetan egin beharko dira azaroaren 6ra arte.

Jabekuntza eta hazkunde pertsonalerako emakume talde iraunkor bat sortu nahi dute Zizurkilen. Hurrengo gai hauek lantzeko asmoa dute: osasuna, emozioak, zapalketak eta indarkeria, sexualitatea, zaintzak, jabekuntza...

Azaroaren 6a da izen emateko telefono zenbakia. Zizurkilgo udal bulegoetan eman behar da izena, bertaratuta edo 943 69 24 95 telefonora deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!