Jokin Alberdik asteburua podium-ean pasa du

A. Imaz 2015eko urriaren 27a

Argazkia: https://twitter.com/jokinalberdi1

Jokin Alberdi zizurkildarrak larunbatean podiumaren gorengo mailara igotzea lortu zuen Abadiñon. Igandean, Karrantzan hirugarren gelditu zen, eroriko bat izan ondoren.

Ziklo kros denboraldiko lehen garaipena lortu zuen beraz asteburuan Alberdik, junior mailan.

MMR CX Team-eko txirrindulariak, Belgikan ibili ondoren, Euskal Herrian lehiatzen hasi ziren asteburuan. Zizurkildarra eta egungo Espainiako txapelduna indartsu ikusi zen Abadiñon.

Igandean, nazio arteko mailako proba jokatu zuen Karrantzan, eta bera zen faborito nagusia. Jofré Cullel-ekin batera lasterketaren buruan jarri zen Alberdi, baina zorigaiztoko eroriko bat izan zuen zizurkildarrak. Kataluinarrak ihes egin zion. Ondoren, Ivan Feijoo galiziarrak ere aurrea hartu zion Tolosaldeko txirrindulariari. Amaieran, beraz, hirugarren heldu zen helmugara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!