"Zaintzaileak zainduz" programaren baitako ikastaroa Zizurkilen

Ataria 2015eko urriaren 27a

Mobilizazioak eta transferentziak izenarekin eskainiko dute azaroaren 10, 11, 12 eta 13an, Atxulondo kultur etxean, 17:00etatik 19:30era. Izen emateak, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean egin beharko dira, 943 69 39 30 telefonora deituta.

Aiztondo Zerbitzuen mankomunitatean ari dira Zaintzaileak zainduz programa lantzen eta horren baitan Lahar Elkargoa elkarteak ikastaroa antolatu du, zaintzaileei zuzendua. Senitartekoei eta kontratatuak dauden zaintzaileei bideratuta dago saioa.

Lahar Elkargoak eskainiko du saioa. Plaza mugatuak izango dira eta doakoa da ikastaroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!