Azaroaren 20ra arte aurkeztu daitezke ipuinak Teodoro Hernandorenan

Jon Miranda Labaien 2015eko urriaren 22a

Teodoro Hernandorena lehiaketaren 14. edizioa izango da eta sariak abenduan banatuko dira

Zizurkilgo Udaleko euskara sailak Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo jendearen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian antolatu du lehiaketa.

Bost mailetan banatu dute lehiaketa eta kasu guztietan Din A4 neurrian aurkeztu beharko dira lanak. Gaia librea izango da eta euskara erabili beharreko hizkuntza. Mailaz maila banatuko dira sariak epaimahai aditu batek erabakita. Atxulondo kultur etxean, abenduaren 18an egingo da ekitaldia.

Lan bakoitzaren bi kopia entregatu beharko dira azaroaren 20a bitartean Zizurkilgo udaletxean edo udal bulegoetan. Lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak irakurgai daude udaleko webgunean: www.zizurkil.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!