Elizpe erretiratu elkartearen batzarra eta bazkaria

Ataria 2015eko urriaren 15a

Ohiko bilera egingo dute urriaren 23a eta 80 urtetik gorakoen bazkaria, azaroaren 15ean

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkartean ohiko bilera izango dute urriaren 23an, eta bertara deituta daude Zizurkilgo Elizpe erretiratu-etxeko bazkide guztiak. Lehenengo deialdia arratsaldeko 17:00etan izango da, eta bigarren deialdia 17:30ean. Zuzendaritza Batzordeak eskatzen du ahal duten bazkide guztiak azal daitezela bilera horretara.

Bestalde, azaroaren 15ean 80 urtez gorakoen eguna ospatuko dute. Nahi duten guztiek eman ahal izango dute izena bazkarirako. Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 21etik azaroaren 12ra arte. Bazkariaren prezioa izango da 30 eurokoa bazkideentzat eta 33 eurokoa bazkide ez direnentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!