Elbarrenako jaiak 2015

Giro onean lurperatu dute melokotoia zizurkildarrek

Ataria 2015eko irailaren 10a

Amaitu dira Zizurkilgo festak. Umore onez betetako zazpi eguneko jai giroa izan da herrian.

Atzo, behin bertso saioa amaituta, Melokotoiaren hileta eta lur-ematean 100 pertsona inguru bildu ziren.Luto-jantziez atonduta, plazaren inguruan buelta bat eman eta Atxulondo kultur etxearen atzealdean egin zuten ekitaldia. 

Hileta-martxaz lagunduta, bi hitz esan eta agurra dantzatu ondoren, Melokotoiaren sariak banatu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!