Elbarrenako jaiak 2015

Jubilatuek ere izan dute gozatzeko aukera

Ataria 2015eko irailaren 9a

Festen azken egunean, jubilatuek ere izan dute festarako aukera. Bazkaldu baino lehen tokan jokatzeko aukera izan dute eta ederki moldatzen direla erakutsi dute. Ondoren paella eder batez gozatu dute bazkarian.

Gaur amaituko dira elbarrenako jaiak, hemen gaurko egitaraua:

IRAILAK 9 ASTEAZKENA

11:30 Haur jolasak eta tailerrak
12:00 MEZA NAGUSIA
13:00 Jubilatuen jokoak
14:00 JUBILATU BAZKARIA plazan
18:00 BALKOIETAKO LORE APAINKETA lehiaketaren sari banaketa (balkoiak egunean zehar bozkatuko dira, plazan bertan)
19:00 MARIATXIAK, “Mariachi Azteca"ren eskutik
22:00 BERTSO SAIOA: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
00:00 MELOKOTOIAREN HILETA eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatzen dizuegu)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!