Elbarrenako jaiak 2015

Zizurkilgo Kros Mistoa iruditan

Mikel Iraola 2015eko irailaren 8a

Parte hartze altua izan da zortzigarren edizio honetan: 112 haur izan dira lasterketan; helduen mailan, berriz, 56 bikotek eman dute izena. Errepide ertzean ere jende ugari bildu da.

"Poza ematen du horrenbeste gazte jende gerturatu izanak" zihoen herritar batek helduen proba hasi aurretik. Eta ez zuen arrazoirik falta, jende ugari izan baita Zizurkilgo kros mistoan.

Eskualdeko beste herrietatik makina bat korrikalari gerturatu dira bost kilometroko ibilbidea egitera, tartean Tolosa CF Atletismo taldekoak. Baina beste bailara batzuetatik ere izan da parte hartzea, hala nola, Goierritik edota Donostialdetik.

Guztietan azkarrena Nadnael ordiziarra izan da, baina bikoterik gabe lehiatu duenez, ez du saririk jaso. Lehen bikotea zizurkildarra izan da, hain zuzen, Lurdes eta Jose Luisek osatutakoa, eta eman beharreko lau itzuliak 18 minutu eta 36 segundoan bete dituzte. Bigarren, Maialen eta Danel izan dira, 20 segundora, eta hirugarren postua Maria eta Iñaki Tolosa CFko atletentzat izan da, denbora 19 minutu eta 02 segundoan geratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!