Elbarrenako jaiak 2015

Jendetza bildu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Ataria 2015eko irailaren 7a

Zizurkilgo plaza bete egin da beste behin Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunarekin.

Ohiko hitzordua da pailazoena Zizurkilgo jaietan, eta aurrekoetan gertatu moduan, jendetza erakarri du euren 'Txo, Mikmak Txikia ikuskizunak. gaztetxoenetik hasi eta helduetara, ederki igaro dute pailazoen azken ikuskizunarekin.

Festak bihar jarraituko du Zizurkilen eskualdeko beste lau herritan bezala, beraz, jai giroa izango da nagusi biharkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!