Jokulandiak gozamena ekarri du Zizurkilera. Haurrak jolasean aritu dira goiz guztian zehar, etengabe, ez baitzuten deskantsua hartzeko betarik ere.
Guztien eskura, gutxi gora behera, 40 joko eta bi puzgarri izan dira Joxe Arregi plazan. Azpimarragarria, joko horietako gehienak, 30 inguru, berrerabilitako produktuekin eginak zirela: latak, poteak, bizikletak, gurpilak... Beste hamar egurrezkoak izan dira. DJ baten erritmoan dantza egiteko txokoa ere bazegoen.
"Haurren guraso eta aiton-amonek garai batean jokatzen zuten jokoak sustatzea da helburua" azaldu du Jokulandiako kideetako batek. Izan da, baita, ume garaiak gogoratzera urbildu diren guraso edo aiton-amonik. Guztientzat bihurtu da gozamenaren plaza, gaur, Joxe Arregi plaza.