Zizurkilek ez du eraso matxistarik onartzen

Ataria 2015eko uztailaren 9a

Asteazken goizaldean emakume batek jasandako erasoari erantzuteko 200 herritar baino gehiago bildu dira Joxe Arregi plazan. Ez dutela eraso bakar bat gehiago onartuko adierazi dute Zizurkilgo udal ordezkariek elkarretaratzearen amaieran.

Zizurkilgo eta Aiztondoko hainbat herritarrek eta udal ordezkarik egin dute bat protesta ekitaldiarekin eta erasoa jasan duen emakumeari babesa eskaini diote.

Eva Usandizaga, Zizurkilgo parekidetasun arloko zinegotziak hitz egin du elkarretaratzean bildutako herritarren aurrean. "Aski dela esan nahi dugu. Zenbat emakume gehiagok jasan behar dute eraso sexista?". Indarkeria kasu bakoitza irmo eta tinko salatu eta udalak bere eskura dituen bitartekoak erasotutako emakumearen esku utziko dituela esan du Usandizagak.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!