Gaurtik aurrera Zizurkilgo Udalaren webgunea 'www.zizurkil.eus' izango da

Jon Miranda Labaien 2015eko uztailaren 8a

Iazko udazkenetik ibili dira .eus domeinura sartu nahian, eta hamaika buelta eman ondoren, azkenean lortu dute Zizurkilen .eus domeinuko ataria eskuratzea.

Udalaren web orriarekin batera, udal ordezkari eta udal langileen helbide elektronikoak ere aldatu dira. Hasiera lehengo bera da, baina amaierako luzapena @zizurkil.eus da.

Modu horretara, Zizurkilgo Udalak bat egin nahi izan du .eus domeinuaren helburuekin; hau da, "euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea. Horrela, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen da, euskararen normalizazioan laguntzen da, eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen zaio".

Sare zabala osatzen dute dagoeneko .eus domeinua dugunok, gero eta erakunde, elkarte eta enpresa gehiagok egin baitute hautu hori. Bide batez, Zizurkilgo Udalak "oraindik urratsa egin ez dutenak animatu nahi ditu jauzia egitera".
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!