Jendetza bildu da Blusen Eguneko bazkarian

Ataria 2015eko uztailaren 4a

Elbarrenako festa batzordeak antolatzen duen eguna da Blusen Eguna. Herriko kuadrillak Joxe Arregi plazan biltzen hasi dira goizean sagardo dastaketan parte hartzeko.

 

Ondoren dantza emanaldia eta bazkaria izan dituzte. Arratsaldean jarraituko du festak, txaranga eta musika emanaldiak izango dira Zizurkilen.

Hona hemen egitaraua:

11:30 Zizurkilgo II. sagardo dastaketa

12:30 Bukalai dantza taldearen emanaldia

14:30 Blusen bazkaria (bazkarirako txartelak salgai daude ohiko lekuetan)

18:30 Jaixkipe txaranga herrian zehar

23:00 Kalera taldearen kontzertua

Ondoren, Ezustean taldearekin kontzertua

Bazkaritan jendetza bildu da Joxe Arregi plazan. Paella jateko aukera izan dute bertaratutakoek eta giro onean pasa dute bazkalostea.

 

a href="/argazkia/32908">

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!