Alatzne Etxaburua, azkarrena

Asier Imaz 2015eko ekainaren 22a

Zizurkilgo Areta baserriko belardietan ospatu zen igandean Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa.

Guztira zortzi segalarik hartu zuten parte gizonezkoen mailan, eta lauk emakumezkoenean. Azken horiek 50 metro karratuko bina sail moztu behar izan zituzten, eta gizonezkoek, 100 metro karratuko bina sail. Bi txandetako denborak batuta, Alatzne Etxaburua zizurkildarra eta Igor Esnaola legorretarra izan ziren denbora onena lortu zutenak,  iaz lortutako garaipenak errepikatuz.


Etxaburuak 3 minutu eta 28 segundotan bukatu zuen bere lana. Irati Astondoa bigarren gelditu zen, 22 segundora. Ainara Otamendi ibartarra hirugarren izan zen, 4:10eko denborarekin, eta Ainhoa Galarraga, hau ere ibartarra, laugarren: 5:51ko markarekin.


Igor Esnaolak 4:39n amaitu zituen lanak. 58 segundo gehiago behar izan zituen Jokin Garmendia baliarrandairrak, hirugarren egiteko. Peio Argaia zizurkildarrak bosgarren egin zuen, 6:34ko denborarekin. Jexuxmari Ormaetxea Urki orendaindarrak zazpigarrena izan zen, 6:43rekin, eta Joakin Garmendia anoetarra zortzigarren, 8:16ra joanda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!