Elbarrenako jaietako konpartsarako Ingurutxo dantza ikasteko entseguak

Ataria 2015eko ekainaren 10a

Ekainaren 26an hasi eta uztaileko ostiral guztietan egingo dira entseguak

Dantzariak, musikariak, erraldoiak eta buruhandiak, aurten denetarik izango da Elbarrenako Jai Batzordea antolatzen ari den konpartsan. Konpartsa herrian zehar ibiliko da, eta asmoa da auzoz auzo Ingurutxo dantza dantzatzea.

Ingurutxo dantza ikasteko, entseguak antolatu dituzte, ekainaren 26an hasi, eta uztaileko ostiral guztietan. Entseguak iluntzeko 19:00etan izango dira, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan.

Antolatzaileen esanetan, oso dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa, eta, hori dela eta, herritarrei dei egiten diete dantza ikastera eta konpartsan parte hartzera anima daitezen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!