Sortak antolatzen aritu dira Zizurkilgo Elikagai Bankuan

Ataria 2015eko ekainaren 5a

56 sorta prestatu dituzte eta 30 zizurkildar agertu dira boluntario bezala lan egin eta elikagaiak antolatzeko. Astelehenean, beharra duten 130 herritarrek jasoko dituzte prestatutako sortak.

Zizurkilgo Udalak bat egin du Europar Batzordeko elikagai programa batekin eta honenbestez, elikagai bankua abian da herrian. Martxoan egin zen lehenengo elikagai banaketa eta hiru hilabetez behin, herrian beharrean dauden familiei janari sorta handiak banatuko zaizkie.

Hurrengo banaketak iraila eta abenduan izango dira hurrengo hitzorduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!