Gaur arratsaldean kultur arteko festa Otaño ikastetxean

Ataria 2015eko maiatzaren 28a

Ombu guraso elkarteak eta ikastetxeko komunitateak antolatu dute jaialdia

Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo dute gaur kultur arteko festa 16:30ean hasita eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Ikastetxeko kudeaketa eta parte hartze batzordeetan eskolako kultur aniztasunaren inguruan zerbait egiteko gogoa piztu zitzaien, «jatorri ezberdinetako pertsonak kide sentitu eta eskolara gertura daitezen». Ikas komunitatean parte hartzen duten irakasle eta gurasoen parte hartzeaz antolatu dira ekimenak.

Aurreko asteetan, jatorri ezberdinetako gurasoek euren kulturaren bereizgarriak azaldu dituzte ikasgelaz ikasgela. Aurreko asteartean, berriz, eskolako mediatekan gurasoek elkarrekin emanaldi bat egin zuten.

Gaurko jaialdian, ikasleek ikasi dituzten dantzak erakutsiko dituzte, herrialde bakoitzeko gurasoez lagunduta. Besteak beste, dantza arabiarrak, senegaldarrak, nigeriarrak, eta kolonbiarrak dantzatuko dituzte. Kultur aniztasunaren erakusgarri, gainera, herrialde ezberdinetako janariak dastatu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!