Hauteskundeak 2015. Emaitzak

EH Bilduk irabazi du Zizurkilen

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Joxe Mari Luengok alkatetza errepikatuko du, 736 boto eskuratuta. EAJk 596 boto eskuratu ditu, PSE-EEk 124 eta PPk 20. 34 zuri izan dira. Abstentzioa ere handia izan da, 776 lagun ez dira bozkatzera joan.

Joxe Mari Luengok jarraituko du datozen lau urteetan Zizurkilgo alkate izaten. EH Bildu izan da lehen indarra bertan, 736 bozka lortuz. Guztira sei zinegotzi izango ditu udalean. EAJ izan da bigarren indarra 596 bozka eta lau zinegotzirekin. PSE-EEk ere lortu du zinegotzi bat, 124 bozkarekin.

2011ko udal hauteskundeekin alderatuz gero, EH Bilduk beherakada izan du, duela lau urte 808 bozka jaso baitzituen eta 8 zinegotzi eskuratu zituen orduan. Hala ere, alde nabarmena EAJren emaitzetan nabari da; 297 bozketatik 596ra pasa da, eta bi zinegotzi izatetik lau izatera. PSE-EEk, berriz, antzeko emaitzak eskuratu ditu, bozka bat gutxiago eskuratu du eta zinegotzia mantendu.

«Babestuta» sentitu dira
Joxe Mari Luengo, EH Bilduko alkateak, emaitzen balorazioa egin zuen atzo, eta «pozik» zeudela adierazi zuen. EH Bilduren kudeaketa «babestua» sentitu dutela adierazi zuen, eta hortaz, «eskerrak» eman nahi izan zizkieten zizurkildarrei emandako babes horrengatik.

Emaitzei dagokienez, EAJ alderdiak emaitzak «hobetu» dituela onartu arren, eurek «mantendu» egin dituztela uste dute. Hala ere, emaitzetan izandako aldaketa ulertzerakoan batez ere, hondakinen aferak zerikusia izan duela uste du Luengok.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!