2015/05/24 09:30
Mendi irteera, otsailaren 1ean eguraldiagatik atzeratu ostean.
Ibilaldi luzea eta motza.
Irteera luzeak hiru orduko iraupena izango du. Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan izango da irteera goizeko 9:30ean eta Alkiza, Larraul, Asteasu eta Zizurkildik igaro ostean, Villabonako Txermingo ikastolan amaituko da ibilbidea.
Irteera motza hautatzen dutenek, berriz, irteera ordua goizeko 10:30ean izango dute. Zizurkilgo Ikastolatik aterako dira eta Zizurkil eta Villabonatik buelta eman ostean, Txermingo Ikastolara iritsiko dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?